XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMENTS EDERRA

Aments egin dut gau huntan.

Aments bera berriz ere.

Irringarria zitzautan,
Baita ber-denboran triste.

James Bond egiazkoa
Behaztopatu egin zen;
Harri koskortto batetan.

Eta hil zen...
Filmaren hastapenean.

Aita Sainduak, mozkorturik,
Lurreko media guzien aurrean
Eguberri on erraiteko orde
Kristoren gonbitoak bota zituen.

Eta irri karkailaz joan zen.

Idazten ditutan pitokeriak
Biziki famatuak bilakatu ziren.

Eta denek ohoratzen ninduten,
Salbu eta...
Jacques Chancel-ek
.

Bainan hori amentsa da;
Eta badakit benetan
Ipurtziloa dutala
Aurpegiaren erdian.